Noticias
Atrás

Bigarren fasea: irizpideak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa konfinamendua arintzearen bigarren fasera pasatu dira. Albistean, EAEko Buletin Ofizialean argitaratutako irizpideak.

25·05·2020


Gaurtik aurrera, konfinamendua arintzearen bigarren fasean dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Espainiako Gobernuak ezarritako irizpideen berdintsuak dira Eusko Jaurlaritzak araututakoak.

ZIRKULAZIOA

  • Pertsonen mugimenduak mugatzen zituzten ordutegiak ezabatu egin dituzte.
  • Hala ere, 70 urtetik gorako pertsonek eta mendekotasunak dituztenek lehentasuna izango dute erabilera publikoko lekuetan orain arte haientzat gorde den orduetan: 10:00etatik 12:00etara, eta 19:00etatik 20:00etara.
  • Gehienez ere, 15 pertsonako familia- eta gizarte-bilerak egin ahal izango dira etxebizitzetan zein lokal pribatuetan eta jendearentzat irekita dauden guneetan, beti ere, babes pertsonaleko eta distantzia fisikoko arauak errespetatuz.

EGOITZETARA BISITAK

  • Tutoretzapeko etxebizitzetan, elbarritasunak dituzten pertsonentzako egoitzetan eta adinekoentzako egoitza-zentroetan bizi diren pertsonei bisitak egin ahal izango dira.

GIZARTE ZERBITZUAK

  • Gizarte zerbitzuak ematen dituzten zentroak eta zerbitzuak berriro ireki ahal izango dira.

MUSEOAK

  • Museoak irekitzeko aukera dago, aurreikusitako edukieraren erdira arte.

NATURA

  • Askatasunez egin ahal izango dira turismo aktiboko eta naturako jarduerak, mendi-ibilaldiak eta antzekoak, gehienez ere, 20 pertsonako taldeetan.

OSTALARITZA ETA ELKARTE GASTRONOMIKOAK

  • Ostalaritzako establezimenduak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta lokalean kontsumitzeko elkarteak jendearentzat ireki ahal izango dira, baldin eta edukieraren %50 gainditzen ez badute.