Publicador de contenidos

Bi astez luzatuko da ekipamendu publikoetako edukiera %60ra murrizteko neurria

Osasun Sailak argitaratutako azken datuak tarteko, udalak azaro erdialdean hartutako neurriari eustea erabaki du. Datuen arabera, azken hamalau egunetako intzidentzia metatua 1.474,32koa da 100.000 biztanleko.

06·12·2021


Bi astez luzatuko da ekipamendu publikoetako ekitaldietan edukiera %60ra jaisteko neurria: halaxe erabaki du udalak, Osasun Sailak argitaratutako azken datuak tarteko. Asteroko buletin epidemiologikoaren arabera, azken hamalau egunetako intzidentzia metatua 1.474,32koa da 100.000 biztanleko. Halaber, datuei adi jarraituko du udalak, horren araberako erabakiak hartzeko.

Azaro erdialdean izan zen agerraldi bat tarteko hartu zuen udalak ekipamendu publikoetako edukiera %60ra jaisteko erabakia. Bi astetarako ezarri zuen neurria, eta ordutik Covid19arekin lotutako kasu positiboak gehituz joan direnez, neurriei eustea ebatzi du Osasun Sailak emandako datuak jaso bezain pronto.