Publicador de contenidos
Atrás
Bertsojasa
28 DIC
Bat-bateko bertso saioak badu ezaugarri berezi bat: entzulearen parte-hartzea. Bertsolariak aurrean duen entzulearengan zerbait eragitea du helburu: harridura, poza, tristura, algara, gogoeta… Eta entzuleak bere begi, aurpegikera, txalo edo isiltasunarekin ematen dio feedbacka, bertsolariaren inprobisazio ariketan esku-hartuz. Beraz, zer gertatuko litzateke publikoa haur edo gaztetxoek osatuko balute? Bertso jasa, bat-bateko jolasa!
Noiz: abenduaren 28an, 17:00etan.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Bertsolariak: Haritz Mujika eta Maialen Akizu.
Sarrerak: doan. Sarrera-kopurua mugatua da. Aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.
Antolatzailea: Bertsozale elkartea eta Bota Punttuba.
Adina: 9-12 urte bitartekoentzat.