Publicador de contenidos
Atrás Bertan behera gelditu da Udajolas, eta eguneko zentroa bihartik aurrera itxita izango da
19·07·2020
Azken egunetako kasu positiboen gorakadaren ondorioz, udalekuak eta eguneko zentroak behin-behinean itxi behar direla agindu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, prentsaurrean. Oraindik ez da dekreturik iritsi udaletara, baina aurrea hartzea erabaki dute: eguneko zentroa itxita izango da bihar, eta Udajolas bertan behera utzi dute. Bihar hastekotan ziren kiroldegiko udako ikastaroa ere bertan behera gelditu da. Abuztuan ere eskaintzekoak ziren ikastaro horiek, baina egoeraren arabera baloratuko dute eskaini edo ez.
Dekretuak zehaztasun gehiago jasoko dituen edo ez ikusteko dago. Printzipioz, batzuen zein besteen itxiera behin-behinekoa izango dela dirudi.