Publicador de contenidos
Atrás Auzo-konposta egiteko gune berria martxan da, Ugartondon
15·05·2024
Auzo-konposta gune berri bat dago Usurbilen: Ugartondon, hain zuzen ere. Udalak iaz egin zuen urbanizazio berrian materia organikoa auzo-konpost gune baten bidez kudeatzeko interesa izan zezaketen herritarrentzako deialdia. Urtebete beranduago, hamabost familiarekin abiatuko dute Ugartondoko auzo-konposta gune berria.
Atez Ateko bulegotik jakinarazi dutenez, “gutxi batzuentzako” lekua dago oraindik, eta horiek bete arte izena emateko aukera izango da: udaletxeko bulegoan bertan eman daiteke izena, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
Auto- eta auzo-konposta: informazio eskuorria (PDF).