Publicador de contenidos

Atrás Autodefentsa feminista ikastaroa, ekainaren 2an eta 3an

Emagin elkarteak gidatuko du saioa. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea udaleko Parekidetasun sailean, maiatzaren 30a baino lehen.

17·05·2023


Usurbilgo Udaleko Parekidetasun sailak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du, herriko emakume guztientzat: ekainaren 2an eta 3an izango da, Potxoenean. Sei orduko ikastaroa izango da, doan, baina beharrezkoa da maiatzaren 30a baino lehen izena ematea.

Ikastaroarekin hainbat helburu lortu nahi dituzte: emakumeek indarkeriarekiko dituzten bizipenak konpartitu eta biltzea; elkar entzutea eta beldur eta emozio desberdinei buruz lasai hitz egiteko tartea izatea; erasoak identifikatzen ikastea eta indarkeriaren definizioa taldean lantzea; autodefentsaz hausnartu eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea; eta erantzun, alternatiba eta estrategia indibidualetan zein kolektiboetan sakontzea.

Autodefentsa feminista ikastaroa

Ekainaren 2an, 17:00etatik 20:00etara.

Ekainaren 3an 10:00etatik 13:00etara.

Lekua: Potxoenean.

Izen-ematea: maiatzaren 30a baino lehen.

parekidetasuna1@usurbil.eus / 943 37 71 10