Publicador de contenidos

Atrás Aurretikako izen-ematea martxan Esperientzia Eskolan eta oroimena lantzeko tailerretan

Gaurtik hilaren 25era arte eman daiteke izena, Gizarte Zerbitzuetara telefonoz deituta.

14·09·2020


Esperientzia Eskolan eta oroimena lantzeko tailerretan izena emateko epea martxan da, hilaren 25era bitartean. Covid19-ak sortutako egoera medio, horiek emateko modua aldatuko da: taldeak murriztuta, espazioak moldatuta... Bata zein bestea doan dira, eta urriaren hasieran abiatzeko asmoa dute. Izena emandako jende kopuruaren arabera zehaztuko dituzte alderdi guztiak. Orain arte, Gizarte Zerbitzuetara joanda eman izan da izena bi tailer horietan: aurten, telefonoz egiteko eskatu dute, 943 37 71 10 telefonora deituta.

Esperientzia Eskolak

55 urtetik gorako pertsonentzat pentsatuta daude. Lan mundutik erretiroa hartu eta ikasteko grina duen orok eman dezake izena. Matia Institutuak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua.

Adineko pertsonek oroimena lantzeko ikastaroa

Memoria landu nahi duten adineko pertsonei zuzenduta dago; Lahar elkargoak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua.