Publicador de contenidos

Aurkezpena: industria jarduerek Usurbilgo aire kalitatean izan dezaketen eraginaren azterketa

29 JUN

Usurbilgo aire kalitatean herriko jarduera nagusiek duten eragina hobeto ezagutzeko asmoz, lanaren egile diren Kataluniako UPC-ko unibertsitateko ikerlariek egindako lana aurkeztuko dute.

Herriko jarduera nagusien emisio iturriak batetik, eta Usurbilgo datu metereologiko zein morfologikoak kontutan hartuta, herriko zein gunetan eragiten duten aztertu tu Udalak, eta emaitza horiek dira hain zuzen ere aurkeztu nahi direnak.

Noiz: ekainaren 29an, 19:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: usurbilkultura.eus webgunean

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.