Publicador de contenidos
Atrás

Aurkezpena: Energia Berriztagarrien Komunitateak: zer dira? Zer egin dezakegu Usurbilen?

3 MAY

Usurbilen Energia Berriztagarrien Komunitate bat sortzen laguntzeko eta bultzatzeko ekinaldia abiatuko du udalak. Horren helburu nagusia izango da erregai fosilen erabilera gutxituko duten ekintzak garatzea, energia berriztagarrietan oinarritutako iturri alternatiboak sustatuz. Baita komunitatea ahaldundu, kontzientzia garatu eta energia gaietan informatzea ere, horrek guztiak energiaren kontsumo arduratsuagoa eta eraginkorragoa izan dadin lagunduko baitu. Usurbilen bide hori urratzen hasteko Goiener kooperatiba izango dugu bidelagun: Energia Berriztagarrien Komunitateak zer diren azalduko dute, eta Usurbilen talde bat eratzeko lehenengo pausoa izango da.

Noiz: maiatzaren 3an, 18:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Izen-ematea: usurbilkultura.eus

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.