Publicador de contenidos
Atrás

Aurkezpena: DA liburu kolektiboa

9 JUN

Lan honek Usurbilgo Udalaren sormen dirulaguntza deialdiaren barruan laguntza jaso du.

Bertan, duela sei urte burututako ideia bati forma eman zaio. Liburu formatua du proiektuak. Bertan, 54 pertsonek hartu dute parte (hangoek eta hemengoek). Aurkezpen egunerako, proiektuan planteatzen diren gaiekin loturiko lau instalazio prestatu dituzte (AMETSA, BIZIPENA, FANTASIA EROTIKO-SEXUALA eta SEKRETUA). Bertaratzen den oro, DA ideian murgil dadin.

Aurkezpenean, parte-hartzaileei liburu bana oparituko zaie.

Aurkezpen egunean, Zorione Mendez Martin eta Gimena Angeriz Ferrero arituko dira berriketan.

Noiz: ekainaren 9an, 19:00etan.

Non: Potxoenean.