Publicador de contenidos

Atrás Astelehenetik aurrera, zerbitzua pixka bat zabalduko du Sutegi liburutegiak

Bertan ikasteko aukera izango dute 14 eta 65 urte arteko herritarrek, aurrez hitzordua hartuta.

12·06·2020


Astelehenetik aurrera, zerbitzua pixka bat zabalduko du Sutegi Liburutegiak, nahiz eta 10:00etatik 18:30era arteko ordutegiarekin jarraituko duen. Segurtasun neurriak hartuta irekiko dute, noski.

Hauek dira berritasunak:
- Itzulketa eta mailegua, aldez aurretik hitzordua hartuta.
- Liburutegian ikasteko aukera, 14 urtetik 65 urte bitarte: gehienez, 13 pertsona, aldez aurretik hitzordua hartuta.
Liburutegiko lagunekin harremanetan jartzeko, telefonoz (943 36 06 92), whatsappez (688 625 477) edo posta elektronikoz (biblioteka@usurbil.eus) egin daiteke.