Publicador de contenidos
Atrás Astelehenera arte itxita egongo da Kaparotz eta Zumitza arteko bidea, lur jausien ondorioz
Elurrak hainbat arazo eragin ditu herriko hainbat errepidetan, eta, ondorioz, bi bide zati itxi egin behar izan ditu Udaltzaingoak. Kaparotz eta Zumitza arteko bidean, esaterako, lur-jausiak izan dira, eta gehiago ere izan daitezkeela-eta, astelehenera arte itxita egongo da zati hori, badaezpada ere. Bestetik, hilerri berritik Arratzain arteko bidea ere itxi egin behar izan dute, arriskuagatik. Bien bitartean, elurrak mendi gainak zuritu dituela-eta, mendiko bideetan ez ibiltzeko aholkua eman dute udaltzainek.
01·12·2017

