Publicador de contenidos
Atrás Astelehenean, Etxealdiako zubia konpontzen hasiko da aldundia
Udalak hainbat aldiz eskatu ostean, egitura eta zoladura konponduko dituzte: sei aste iraungo dute lanek.
01·07·2020

Hainbatetan eskatu izan dio Usurbilgo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari Etxealdiako zubia konpontzeko, eta, azkenik, astelehenean ekingo die lanei. Egitura eta zoladura konponduko dituzte.
Aldunditik jakinarazi dutenez, sei aste beharko dituzte konponketa lanak egiteko: lehenengo bi asteetan, bertatik pasatzeko aukera izango da, baina azken lauetan itxi egin beharko dute pasarela.
