Publicador de contenidos

Atrás Artzabalgo jubilatuen taberna kudeatzeko kontratua luzatzea onartu dute, osoko bilkuran

Kontratuaren hirugarren luzapena izango da, urtebeterako.

26·05·2023


Artzabalgo Gure Pakea jubilatuen tabernaren kudeatzeko kontratua beste urte batez luzatzea onartu dute maiatzeko osoko bilkuran, aho batez. Igor Gorritik kudeatzen du taberna 2016ko ekainaz geroztik: bost urterako kontratua sinatu zuten orduan, urtez urte luzagarria, beste bost urtez, guztira hamar bete arte. Maiatzeko plenoan onartutakoa hirugarren luzapena da, 2024ko ekainaren 5era.

Kontratuaren jatorrizko kanonari eustearen alde egin dute. Hau da, hileko 1.600 eurokoa izaten jarraituko du (%21eko BEZ aplikatuta, guztira, 1.936 euro).