Publicador de contenidos

Atrás Argazki erakusketa xume bat, Emakumeon Etxearen inaugurazioaren urteurrenean

Emakumeon Etxearen inaugurazioaren lehenengo urteurrena dela eta, azken urtebetean Emakumeon Etxean edo handik bultzatuta egindako ekimenen inguruko erakusketa txiki bat jarri dute, Pelaioenean: apirilaren 16ra arte izango da ikusgai.

20·03·2025


Argazki erakusketa xume bat jarri dute, Emakumeon Etxean, egoitza inauguratu zenetik urtebete pasatu dela eta. Hainbat ekimen egin dira bertan hitzaldiak, bilerak, topaketak, ikastaroak eta horietako zenbaiten argazkiak jarri dituzte ikusgai: apirilaren 16ra arte izango dira bertan, Pelaioeneako bigarren solairuan.

2024ko martxoaren 23an inauguratu zuten Pelaioenea Kalezarko bizilagunek, Belmonte auzo elkartearen bidez, eta Emakumeon Etxeko talde sustatzaileak: inaugurazioaren eguneko argazkiak ere jarri dituzte, beheko solairuan. Horien kasuan, modu iraunkorrean uztea da helburua.