Publicador de contenidos

Atrás Aranzadik Txangostako megalitoaz eta Irigaingo aztarnategiaz egindako txostena

‘Andatza: errotarriak, mugarriak eta aztarna arkeologikoak’ jardunaldien lehenengo saioa izan zen atzo: Andatzan orain arte egindako lanen berri eman zuten, eta aurkitutako pieza zenbait erakutsi zituzten.

20·11·2020


Aranzadi zientzia elkarteko Izaro Quevedo eta Manu Zeberio arkeologoek Andatzan azken urteetan egindako lanen errepasoa egin zuten, atzo, Sutegiko auditoriumean: Andatza: errotarriak, mugarriak eta aztarna arkeologikoak jardunaldien lehenengo saioa izan zen. Aurkitutako pieza zenbait ere eraman zituzten, herritarrek bertatik bertara ikusi ahal izateko.

2020an egindako lanak batzen dituen txostena irakurgai dago, Txangostako megalitoaz eta Irigaingo aztarnategiaz hitz egiten duena. Datorren astean ikusi ahal izango da sarean atzoko saioa, osorik, udalaren webgunean eta sare sozialen bidez.