Publicador de contenidos

Atrás Aranzadi udako indusketa arkeologikoetan parte hartzeko boluntario bila dabil

Hainbat lekutan egingo dituzte indusketak, baita Usurbilen ere. Ekainaren 1era arte eman daiteke izena.

10·05·2023


Aranzadi Zientzia Elkarteak udako indusketa arkeologikoetan parte hartzeko aukera ireki du: galdetegi bat bete behar da Internet bidez, ekainaren 1a baino lehen. Elkarteak udan aztertuko dituen aztarnategien liburuxka kaleratu du: Gipuzkoako, Nafarroako eta Arabako zenbait herritan izango dira aurten ere, eta horietan parte hartzeko boluntario bila dabil.

Azken urteetan egin bezala, Usurbilen ere egingo dituzte indusketak, Manu Zeberiok eta Izaro Quevedok zuzenduta: abuztuaren 7tik 19ra Andatza II eta III guneetan arituko dira, eta irailean, Irigainen. Batean zein bestean bost boluntario behar dituzte. Andatza III, Brontze Aroko monumentu megalitikoa eta Irigain, erromatar garaiko bizitokia.

Izena emateko galdetegia: hemen.

Aranzadiren 2023ko indusketen liburuxka: hemen.