Noticias
Atrás

Aranzadi Andatzan egiten ari den azterketa arkeologikoetan laguntzeko aukera, uztailaren 6tik 17ra

Irigain inguruan 2005. urtean topatutako erromatar garaiko aztarnategian sakonduko dute.

25·06·2020


Azken urteetako lanei eutsiz, Aranzadi zientzia elkarteak Andatzako lan arkeologikoekin jarraituko du aurten ere. Oraingoan, Irigain inguruan 2005. urtean topatu ziren erromatar garaiko aztarnategian sakonduko dute, uztailaren 6tik 17ra bitartean. Lan horietan parte hartzeko aukera eman dute. Laguntzeko edo ikasteko interesa izanez gero, iquevedo@aranzadi.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzeko eskatu dute.