Publicador de contenidos
Atrás Apirilaren 19an ez da Errolda Agiririk eskainiko Usurbilgo Udalean
03·04·2017
Usurbilgo sare informatikoaren mantentze lanak direla eta, apirilaren 19an ezin izango da ez Errolda agiririk ez eta erreziboen inguruko (Ura, ibilgailuak, kontribuzioa) informaziorik helarazi. Horrez gain, apirilaren 18an eta 20ean ezin izango da bermatu aurrez aipatutako gaien informazioa momentuan eskaintzea.
Hortaz, presazko agiriren bat eskatu behar duten usurbildarrei aipatutako egun horiek ez aukeratzeko gomendioa luzatu nahi dute udal ordezkariek. Bestalde, sorrarazi daitezkeen eragozpenengatik, Udalak barkamena eskatu nahi du aldez aurretik.