Publicador de contenidos
Atrás
Antzezlana: 'Sexberdinak'
27 FEB
Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen gozoki-saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo
Aktoreak: Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia
Noiz: otsailaren 27an, 18:00etan.
Non: Oiardo kiroldegian.
Sarrerak (5 euro): usurbilkultura.eus atarian. Otsailaren 2an 09:00etatik aurrera salgai.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Udalbiltza.