Publicador de contenidos

Antzezlana: "Konpromisoa"

Jexux Artze kultur taldearen udaberriko ekitaldien barruan.
08 MAY

Antzezlan honek gizartean puri-purian dauden gaiak jorratzen ditu: adiskidetasuna, etika edo elkarrekiko konpromisoa. Aspaldiko lagunak eroslearekin tratua egiteko prest daude pisua erosteko. Eroslea edo engainatuko duten inuzentea? Eroslearen zain dauden bitartean bi lagunak elkarri belarria goxatzen arituko dira, mokoka, adarra jotzen.

Baina, halako batean, egoerak okerrera egingo du. Aspaldi gordeta zeuzkaten erremin eta sumindurak elkarri botako dizkiote. Eroslea bien arteko joko maltzur horretan biktima bihurtuko ote da?

Noiz: maiatzaren 8an, 19:00etan.

Non: Sutegin.

Sarrerak: 10 €, Lizardi liburu-dendan eta usurbilkultura.eus -en.

Zuzendaria: Begoña Bilbao.

Aktoreak: Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga.