Publicador de contenidos
Atrás

Antzezlana: 'Erik eta Win'

21 MAR

2013. urtean eman zion hasiera buhameak taldeak bere bideari. Orduan, “Ez gara Palestinaz ari” ikuskizun arrakastatsua sortu zuten. Bigarren ikuskizuna dakarte orain. Muinean antzeko gaiekin dira bueltan: botere harremanak, gure baitan eraikitzen ditugun pertsonaiak, gure gatazkak, genero kontuak, gizontasuna, feminismoa…

Lau kidek osatzen dute Asier Sota antzezle eta zuzendariak gidatutako obra. Ander Lizarralde eta Unai Muñoa gidoiaren egileak dira eta emanaldiko ahotsa, Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariak.

Noiz: martxoaren 21ean, 18:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: 6 euro. Aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.