Publicador de contenidos

Antzezlana: 'Botadun katua'

18 DIC

Amona batek errota zaharreko trasteak banatuko ditu iloben artean herentzia gisa eta proba modura: umeetako bakoitzak gazteluko ateak irekitzea lortu beharko du jaso duen elementuaz baliatuta. Gazteluak aspaldi galdu zuen magia. Amonak ez du bere ilobek magia galtzerik nahi eta jolas honekin iloben irudimena eta kemena piztuko ditu. Amonak dioen moduan, ezina ekinez egina!

Charles Perraultek jasotako “Botadun Katua” ipuin klasikoaren moldaketa. Kantu eta dantzaz betetako antzezlan komikoa da Glu Gluren berria. Abentura eta jolasen bidez, ikusleak ipuin zaharren berreskuratze lanaren parte izango dira, denok elkarrekin, ipuin klasikoek merezi duten omenaldia egiteko.

Noiz: abenduaren 18an, 18:00etan.

Non: Aginagako Eliza Zarrean.

Sarrerak (3 euro): Arrate tabernan.

Antolatzailea: Antxomolantxa.