Publicador de contenidos
12
DIC
Pablo Mir antzerkigile argentinarrak idatzitako komedia honek hiru denboraldi egin ditu dagoeneko karteldegitan eta bidean, sari ugari jaso ditu.
Obra honek, umore klabean, ume bat izateko berantiar den bikote bati haurdunaldi baten aurrean sortzen zaizkion kezka eta beldurrak aztertzen ditu, eta, era berean, jaioberri horren inguruan sortzen diren fantasiak.
Bost minutu esperoan, eternitatea izan daitekeen tartea Nekane eta Koldorentzat. Amildegira jauzi egiteko bost minutu, agian?
Datorrena datorrela…
Noiz: abenduaren 12an, 18:00etan.
Non: Aginagako Eliza Zarrean.
Sarrerak (5 euro): Arrate tabernan.
Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkartea.