Publicador de contenidos

Antzezlana: 'Bidaide'

22 ENE

Nor ote dago erraldoien gonen azpian? Nola ikusten da mundua erraldoien barrutik?

Herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, handia eta txikia izatearen arteko aldeaz, herrietako kulturgileen ikusezintasun hautazkoaz edo ez hautazkoaz, kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaide antzezlana. Bidaide antzezlana modu bisual, poetiko eta umoretsuan aldiro modu ezberdinean gauzatuko den teatro-ekintza da. Herrietako kulturgileen jarduna gogoan, agian ekintza bera delako, orain eta hemen egin-egiteko behar hori, etorkizunak amesteko aukera ematen digun bultzadarik garrantzitsuena.

Noiz: urtarrilaren 22an, 18:00etan.

Non: Sutegin.

Izen-ematea: usurbilkultura.eus

 

Aktoreak: Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Idoia Hernandez “Hatxe”.

Zuzendaritza: Idoia Beratarbide eta Iraia Elias.

Idazketa: Maite Aizpurua, Oier Guillan eta aktore taldea.

Soinu-espazioa: Idoia Hernandez “Hatxe”.

Argi-diseinua: Miriam Ubanet eta Ana Da Graça.

Ekoizpena: Josu Zubia.

Iraupena: 70 minutu.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Udalbiltza partzuergoa