Publicador de contenidos

Antzerkia: 'Fadoak entzuten zituen gizona'

Noaua! Elkartearen 2020ko Kulturaldiaren barruan
22 NOV

“Fadoak entzuten zituen gizona” bidaia bat da. Zineman "road movie"ak dauden moduan, hau "road play" bat izango litzateke. Mikel kamioilaria da, eta lan kontu batengatik Lisboara bidean doa. Bidean, Ander izeneko mutil bat jasoko du. Ander Huelvako Ayamonte herrira doa fado lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mikelek lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan.

 

Noiz: azaroaren 22an, 18:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea.

Sarrerak: 10€ Lizardin eta Noaua!n aldez aurretik.

Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute sarrera bat Noaua!ko egoitzan.

Egilea: Kepa Errasti/Zuzendaria: Getari Etxegarai/Antzezleak: Iñigo Aranbarri, Ane Gabarin, Kepa Errasti

Argi diseinua: David Alcorta/Eszenografia diseinua: Eider Ibarrondo/Musika: Pascal Gaigne/Ekoizpena: Xabier Ormazabal/Eszenografia errealizazioa: Eskenitek.