Publicador de contenidos

Antzerkia: '1620 Nafarroa beheregaina'

1620 Nafarroako Lo(r)aldia jardunaldien barruan
08 NOV

Pèir Lostauk, Nafarroako Parlamentuko presidenteak, obra argigarri bezain harrigarria idatzi zuen Donapaleun, Frantziaren diktat-aren kontra: «Ihardespena». Erantzun hura -duintasunaren mintzoa- lo egon da lau mendez, harik eta KALEBARROKA taldeak taula gainera ekarri duen arte. Antzerki barroko honetan entzunen ditugu Nafarroako agintari gorenaren tesiak independentziaren berresteko.

Noiz: azaroaren 8an, 17:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean

Sarrerak: Doan. Sarrera-kopurua mugatua da. Sarrerak, aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.

Arizaleak

Mintza eta marra: AsisKo.

Antzerkilari: Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xan Mari Irigoien.

Musikari: Mixel Etxekopar.