Publicador de contenidos
Atrás Aniztasun Kontseiluaren bilera, irailaren 19an
09·09·2024
Aniztasun Kontseiluak bere hurrengo bilera iragarri du: irailaren 19an izango da, 18:00etan, Pelaioenean. Herriko hainbat eragile eta norbanako biltzen dira, udaleko ordezkariekin batera, Aniztasun Kontseiluan, herrian zein herritik kanpo jaiotakoak. Kontseiluak adierazi duenez, deialdiak irekiak dira, eta jatorri aniztasunean eta elkarbizitzan sakontzeko interesa duen edonork parte har dezake bileretan.
Azken hilabeteetan egindako lanak baloratu eta hurrengo urratsez hitz egingo dute bileran. Harrera zerbitzua martxan jartzea, ongi etorri gida berritzea eta mentoretza sozialerako HarEman programa abiatzea izan dira Aniztasun Kontseiluak bultzatutako lan nagusiak. Etorri berrientzako euskara hastapen ikastaroa ere antolatzen du udalak, doan, herriko bizitzan txertatzeko lagungarri izan daitekeelakoan. Guztiei eutsiko diete, eta hurrengo hilabeteetarako proposamen berriak ere landuko dituzte.
Horrez gain, herriko jatorri aniztasuna ospatzea helburu duen Mundualdiaz ere jardungo dute bileran.