Publicador de contenidos
Atrás Alegazioak onartuta, behin betikotzat jo dira etxebizitzen alokairurako eta igogailuak instalatzeko dirulaguntza ebazpenak
05·06·2025
Hiru dirulaguntza lerroren inguruko iragarkiak argitaratu ditu udalak, gaur, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Bitan alegazio bana jaso da jendaurreko epean, etxebizitzen alokairuaren lerroan eta igogailuak instalatzeko lerroan, eta biak onartuak izan dira: alegazioak ebatzita, erabakiak finkoak dira jada. Hirugarrenaren kasuan, ingurumen egitasmoak burutzeko lerroarenean, ez da alegaziorik izan jendaurreko epean eta erabakia behin betikoa da horren kasuan ere.
Etxebizitzen alokairurako lerroa
Alegazio bat jaso da, eta onartua izan da.
Beraz, jaso ziren sei eskaeretatik hiru onartu dira, eta 6.250 euro banatuko dira.
Igogailuak instalatzeko lerroa
Alegazio bat jaso da, eta onartua izan da.
Beraz, jaso ziren 28 eskaeretatik 24 onartu dira, eta 19.500 euro banatuko dira.
Ingurumen egitasmoak burutzeko lerroa
Ez da alegaziorik izan, beraz, ebazpen proposamena finkoa da.