Noticias
Atrás

Aldundiak obrak egingo ditu N634 errepidean, hiru hilabetez

Aldundiak trenbidearen eta errepidearen arteko horma indartzeko lanak egingo ditu, Troia eta Txikierdi artean: errei bat itxiko du, eta semaforo bidez erregulatuko du trafikoa. Lanak bihar hasiko dira, irailaren 21ean, eta abenduaren 22ra arte iraungo dute, aldundiaren esanetan.

20·09·2022


Troia eta Txikierdi artean obra berri bat hasiko du bihar Aldundiak, eta lanak hiru hilabetez luzatuko direla aurreikusi dute, irailaren 21etik abenduaren 22ra bitartean. Trenbidearen eta errepidearen arteko horma indartzeko lanak egingo ditu aldundiak: 77 metro luze eta 4 metroko altuera du indartuko duten hormak. Lanak egin ahal izateko, errei bat itxi eta trafikoa beste erreitik bideratuko du, semaforoen bidez; trafiko handiko tarteetan langileak jarriko dituzte zeregin horretan, beharrezkoa balitz.