Publicador de contenidos
2024·06·13
Igande goizean, ekainaren 16an, IV. Uxue Trail lasterketa solidarioa egingo dute Usurbilen. Hori dela eta, Oxtapeko sarrera trafikoarentzako itxita izango da 08:30etik 14:00etara. Tarte horretan, Donostia-Zumaiak autobus lineak San Inazioko biribilgunean geldituko dira, eta Udaltzaingoak eskatu du ibilgailuen sartu-irtena ere handik egiteko. Izan ere, parte-hartzaileak Bizkarre eta Kale Nagusiaren artean pasatuko dira. Santueneatik Zubietara joateko bidea ere itxita egongo da.
Uxue Martin Usurbilgo gaztearen gaixotasun arraroa ezagutarazi eta Phelan-McDermid izeneko sindromearen ikerketa diruz laguntzeko lasterketa solidarioa da Uxue Trail, Andatza zeharkatzen duena. Lasterketan zuzenean parte hartu gabe ere dortsal solidarioa erosteko aukera izaten da.