Publicador de contenidos
Atrás Aldaketak trafikoan, Sagardo Eguna dela eta
15·05·2025
Igandean, Sagardo Eguna dela eta, aldaketak izango dira trafikoan. Ohi bezala, herriko sarrera nagusia itxita egongo da ibilgailuentzat, goizetik iluntzera arte, 10:00 eta 20:30 bitartean. Horrez gain, Donostia-Zumaia autobusak San Inazio kaleko beheko biribilgunean gelditu dira egun horretan; Usurbil-Hernani lotzen dituzten autobusak, berriz, Atallun.
Aldi berean, kaxkoan, ohiko mozketak izango dira, oinezkoei lehentasuna emanez. Kotxeak ahalik eta gutxien hartzeko gomendatu du Udaltzaingoak.
Igandean, gainera, Itzulia Women lasterketa Usurbildik eta Aginagatik pasatuko da: Donostiatik Oriorako noranzkoan pasatuko dira txirrindulariak, aurreikuspenen arabera, 12:20-12:40 tartean. Lehenengoa iritsi baino ordu-erdi inguru lehenago moztuko dira errepiderako sarbideak.