Publicador de contenidos
Atrás Aldaketak trafikoan, Irisasi BTT proba dela eta
26·01·2023

Igandean, urtarrilaren 29an, Irisasi BTT ‘Hotzak akabatzen’ proba egingo dute Usurbilen, eta, horren ondorioz, hainbat aldaketa izango dira trafikoan. Esaterako, Bizkarreko herri-sarrera itxita egongo da 08:00etatik 14:00etara: tarte horretako Donostia-Zumaia autobusak San Inazioko biribilgunean geldituko dira, eta herrira sartu-irteerak San Inaziotik egin beharko dira.
Irisasi BTT proba, nagusiki, mendian izaten bada ere, hasieran eta amaieran kaxkotik pasatzen da, eta, beraz, lasterketa pasako den lekuetan, mozketak egin beharko dira; udaltzainek gomendatu dute, ahal den neurrian, kotxerik ez hartzeko inguru horietan. Esaterako, Santuenean Zubietarako bidea moztuta egongo da, baita Kale Nagusiaren hasiera eta eliza arteko tartea ere.
Ibilbidea.
Usurbilgo frontoitik Bordatxora eta handik behera, Santueneara, Bizkarreko zubitik. Santuenetik Txokoalde aldera hartuko dute.
Itzuleran, Santuenetik Kale Nagusira eta elizaren izkinatik iritsiko dira dema plazara.
