Publicador de contenidos
Atrás Aldaketak Kalezarko trafikoan, Ugartondo urbanizazioko asfaltatze lanak direla eta
09·03·2022

Ugartondo urbanizazio berriko lanak egingo dituzte datorren astean, astelehenetik ostiralera bitartean, eta trafikoan aldaketa eragingo dute. Batetik, Puntapaxko zubitik gorako noranzkoan, haur eskolaren goiko aldera bideratuko dituzte autoak: azken urteetan itxita izan den tartea zabalduko dute, eta handik Txara aldera zein Kalezar aldera jo ahal izango dute autoek. Txaratik herrigunera jaisteko, berriz, Kalezar gurutzatu beharko dute autoek, Belmonte kaletik.
Martxoaren 14tik 18rako tartean, Ugartondoko etxebizitzak inguratuko dituen bide guztia asfaltatu eta pintaketa lanak egitea dute helburu.
Irudian: Puntapaxko zubitik gorako noranzkoa berdez; jarraian dagoen zati urdina haur eskolaren ondokoa, azken urteetan itxita izan dena; gorriz, behin-behineko semaforoa dagoen zatia, asfaltatu eta, beraz, itxi beharrekoa.
