Publicador de contenidos

Atrás Aldaketak, astelehenetik aurrera, udal-zerbitzuetan

Hitzorduak aurrez hartzeari eta edukierari buruzko neurriak aldatuko dira, alarma egoera amaitzearekin batera.

19·06·2020


Astelehenetik aurrera, zenbait aldaketa izango dira udal-zerbitzuetan, alarma egoera amaitzearekin batera. Hona aldaketak:

Udal-erregistroan

Ez da zitarik hartu beharko aldez aurretik.

Lurrean jarritako seinaleei erreparatu beharko zaie ilara egiteko.

Maskara derrigorrezkoa izango da.

Potxoenean

Atea zabalik egongo da.

Gelen edukiera %60ra igoko da: 20 lagun Urdintxon, 10 proiektore gelan, 6 gela txikian eta 18 sotoan.

Bildutakoen artean 1,5 metroko distantzia utzi ezin den kasuetan, derrigorrezkoa izango da maskara janztea.

Kiroldegiko gimnasioa

Zita hartu beharko da aurrerantzean ere, edukierak 35 lagunekoa izaten jarraituko baitu.

2 orduko txandak hartu ahal izango dira (bat beharrean).

Bi makina erabiltzeko aukera izango dira (erabili ostean, desinfektatuz).

Giharketa gela erabili nahi dutenek bereziki eskatu beharko dute zita eskatzerakoan, edukierak hiru lagunekoa izaten jarraituko baitu.

 

Liburutegian, kiroldegiko igerilekuan eta gizarte zerbitzuetan berdin jarraituko dute, oraingoz. Hilaren amaierarekin batera, udako ordutegian hasiko dira lanean, eta horrekin batera jakinaraziko dituzte aldaketak (hala baleude).

Oro har, azken asteetako balorazioa egiteko eskatuta, gorabehera berezirik gabe ari dira zerbitzuak ematen: ez dago jende pilaketarik, eta horrek gauzak errazten ditu. Zerbitzu guztietan jende gehien hartzen ari dena, beharbada, igerileku handia izango da, baina kirol teknikariaren esanetan, deitzen duten guztiek lortzen dute hitzordua, ordu batean ez bada, bestean.