Publicador de contenidos
Atrás Aisialdiko begirale eta zuzendari eta euskara ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntza ebazpenak argitaratu ditu udalak
28·07·2023
Usurbilgo Udalak bi dirulaguntza lerroren ebazpenak argitaratu ditu: 2022-23 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz egin dituztenei bideratutakoa eta 2022-23 ikasturtean euskara ikastaroak egin dituztenei bideratutakoa. Gaur argitaratu dira bi ebazpenak, eta hamar laneguneko epea irekiko da alegazioak aurkezteko: abuztuaren 14a izango da horretarako azken eguna, eta alegaziorik ez bada, ebazpenak behin betiko bihurtuko dira.
Aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa
Hamar lagunek eskatu dute dirulaguntza, eta guztiak izan dira onuradun. Guztira, 1.730 euro banatuko ditu udalak lerro honen bidez. Kasu honetan, onuradunek 2025eko uztailaren 31 baino lehen helarazi beharko diote udalari titulua eskuratu izanaren agiria.
Euskara ikastaroak
51 herritarrek eskatu dute dirulaguntza, eta, kasu honetan ere, guztiak izan dira onuradun. Guztira, 24.473,35 euro banatuko ditu udalak lerro honen bidez.