Noticias
Atrás

Ainhoa Arrozpide Landak zinegotzi kargua hartu du

Aroa Etxeburua Ugartemendiak utzitako kargua hartu du Arrozpidek, EH Bilduren taldean.

28·05·2021


Ainhoa Arrozpide Landak zinegotzi kargua hartu du maiatzeko osoko bilkuran, Aroa Etxeburua Ugartemendiak uko egin ostean. EH Bilduren 2019ko hautets-zerrendetan hurrengo zerrenda-kidea. Ugartemendiari eskainitako esker hitzak izan zituen Arrozpidek kargua hartzean: “Ulertzen dut bere erabakia, onartu, eta onena opa diot”.

Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak (EH Bildu) ongietorria eman zion Arrozpideri, eta mirespen hitzak izan zituen harentzat: "Izugarri estimatzen dut Ainhoa. Militante eta langile nekaezina da, beti bere onena emateko prest, Usurbil hobe bat lortzeko zeregin horretan. Konpromiso horrek eraman du zinegotzi kargua hartzera".

Egungo EH Bilduren zinegotzi taldeko beste kide bat izatea “ohorea” dela nabarmendu zuen Arrozpidek, eta “are gehiago”; Agurtzane Solaberrieta alkatea gidari izanda. 2019Ko udal-hauteskundeetan 1.651 usurbildarrek hautatutako herri programari esker dagoela azaldu zuen, eta eskerrak eman zizkien etxekoei eta ingurukoei. Horrez gain, zinegotzi gisa hasiko duen ibilbidea bidaia batekin alderatu zuen Arrozpidek. “Geltokian nengoen, martxa onean datorren tren baten zain. Pandemiak, beharbada, erritmoa jaitsi dio, baina ez naiz inoiz abiadura handikoa izan. Anbizio eta gogo asko dago, eta ezaugarri horiek dituen tren batera gustura igoko naiz”.

Azaldu zuenez, Usurbilgo udalbatzako EAJko zinegotzi bat osaba du Arrozpidek; horrek erronka “gehigarria” dakarrela. “Errespetua gailentzea espero dut, irakasgai bat emateko gai izango garela”.