Publicador de contenidos

Atrás Aho batez onartu dute iruzurraren aurkako politika indartzeko konpromisoa hartzeko adierazpena

Adierazpena onartuta, iruzurraren aurkako plana martxan jarriko du udalak.

18·03·2022


Iruzurraren aurkako politika indartzeko konpromisoa hartu du udalak, ezohiko osoko bilkuran aho batez onartutako adierazpenaren bidez. Udaleko idazkariak azaldu zuenez, plana idatzita dago: osoko bilkuraren onarpena behar zuten martxan jartzeko. Haren esanetan, egun jada aplikatzen diren neurriak dira: “Ez dira aparteko neurriak, legez bete beharreko puntuak baitira. Dena den, batzorde bat eratzen da eta plana betetzen dela ziurtatzeko jarraipena egiten da: txosten bat egin eta txosten hori plenoari helaraziko zaio”.

Adierazpena osorik irakurtzeko: hemen.