Publicador de contenidos

Aho batez onartu da Ingemarreko langileak babesteko mozioa

Agente guztiei eskatzen diegu arduraz jokatzeko, bereziki enpresaren akzionistei eta zuzendaritzari. Inork ezin du bere erantzukizuna ezkutatu.

28·06·2016


Joan den asteartean izandako Osoko Bilkuran, Usurbilgo Udalak hurrengo mozioa onartu zuen aho batez:

1-Usurbilgo Udalak elkartasuna eta animoa helarazi nahi die langileei, eta aha duen neurrian laguntzeko konpromisoa hartzen du.


2-Agente guztiei eskatzen diegu arduraz jokatzeko, bereziki enpresaren akzionistei eta zuzendaritzari. Inork ezin du bere erantzukizuna ezkutatu.


3-Premiazkoa da bideragarritasun-plan sendo bat diseinatzea eta aktibatzea. Plan horren diseinuan parte hartzeko aukera eman behar zaie langileei, eta beraiekin adostu behar da. Era berean, beharrezkoa da administrazio publikoaren inplikazioa, plan hori aurrera ateratzeko eta inbertitzaile baten bilaketa errazteko.


4-Plan horrek Usurbilgo plantaren etorkizuna bermatu behar du, bertako enpresaren izaera zainduz, eta ez kanpoko interesei men eginez.


5-Plan horretan langileen baldintzak eta eskubideak errespetatu egin behar dira.