Publicador de contenidos
Atrás Aginagako erriberako herri-bidea egokitzeko lanak amaitu dituzte
Bidea txukundu eta euri-urak jasotzeko sistema jarri dute.
11·06·2020
Aginagako erriberako herri-bidea egokitzeko lanak amaitu ditu Murgil Eraikuntzak enpresak. Lan horiei esker, 3 metroko zabalera du ia bide osoak: azken 53 metroetan, berriz, 4 metrokoa, bidea lehendik zeuden murruetara egokitu baitute (Urdaiagarako bidearekin elkartzen den aldean). Bidea txukundu eta euri-urak jasotzeko sistema ezarri dute.