Noticias
Atrás

Adierazpen instituzionala onartu dute, osoko bilkuran, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira

Herritarren hizkuntza eskubideen defentsan aritu eta lege-babesa lortzeko lanean gainerako eragile eta erakundeen bidelagun izateko konpromisoa hartu du udalbatzak, EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin. PSE-EEk aurkeztutako osoko zuzenketaren aurka bozkatu dute bi taldeek.

01·12·2023


UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak proposatutako adierazpen instituzionala onartu dute, azaroko osoko bilkuran, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin. PSE-EEk horren aurka bozkatu du, eta osoko zuzenketa bat ere aurkeztu dio adierazpenari: EH Bilduk eta EAJk PSE-EEren proposamenaren aurka bozkatu dute, egungo testuingurutik kanpo dagoela iritzita.

Udalbatzari proposatutako bi testuak irakurri eta bozkatu zituzten. PSE-EEren osoko zuzenketa irakurri dute lehenengo, eta erantzunen tartean EH Bilduk eta EAJk aurka bozkatuko zutela adierazi zuten. Oskar Santamaria EH Bilduko zinegotziak esan zuen PSE-EEren testua “lekuz kanpo” dagoela: “Aldarrikapen egun bat izan behar du, aurten are gehiago, azken hilabeteetan ikusten ari garen euskararen aurkako oldarraldia dela eta. Testuan esaten duzunarekin ados egon gaitezke, baina ez dut uste gaur egungo testuinguruan egokia denik: hainbat aldarrikapen egin beharrean gaude, euskarak atzerapausorik eman ez dezan”. EAJko zinegotzi Ivan Iriondok ere bat egin zuen Santamariarekin: “Harrituta gelditu gara: ez dugu uste orain denik hau aldarrikatzeko momentua”.

Bozketan, UEMAk proposatutako adierazpen instituzionala onartu zuten, EH Bilduren eta EAJren botoekin. Horren bidez bi konpromiso hartuko ditu udalak: batetik, euskararen biziberritzean eta herritarren hizkuntza eskubideen defentsan eredu eta bide-urratzaile izateko konpromisoa, eta, bestetik, euskarak ezinbestekoa duen lege-babesa lortzeko lanean gainerako erakundeen eta eragileen bidelagun izateko konpromisoa.

Onartutako testua, osorik:

PSE-EEren osoko zuzenketa, osorik: