Publicador de contenidos
Atrás Adierazpen instituzionala, euskararen nazioarteko egunaren harira
Aho batez onartu dute, azaroko osoko bilkuran, Abenduaren 3ko euskararen nazioarteko egunaren harira aurkeztutako adierazpen instituzionala, “Euskara zugan, nigan, gugan” izenburupean.
02·12·2025

Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da abenduaren 3an, eta horren inguruko adierazpen instituzionala onartu dute, aho batez, azaroko osoko bilkuran. Euskara zugan, nigan, gugan” izenburupean, euskararen erabilerarako eta transmisiorako bide berriak jorratzeko unea dela nabarmentzen da adierazpenean.
Testua onartuta, udalak ondorengo konpromisoak hartuko ditu bere gain:
- Udal politiketan euskara erdigunean jartzea.
- Hizkuntza politikan atzera urratsik ez egitea.
- Euskarak behar duen jauzian udalari dagokiona egitea, eta horretarako bitartekoak jartzea.
Adierazpena, osorik (PDF): hemen.
