Publicador de contenidos

Atrás Abuztuan argitaratu diren dirulaguntza ebazpenak: euskara, aisialdia eta alokairua

Abuztuaren 12an, hiru dirulaguntza lerroren ebazpenak argitaratu ziren, eta, alegazio epeak pasata, finkoak dira dagoeneko.

02·09·2024


Abuztuaren 12an, Usurbilgo Udalaren hiru dirulaguntza lerroren inguruko iragarkiak argitaratu dira GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2023-2024 ikasturtean euskara ikastaroak egin dituztenentzako, 2023-2024 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz egin dituztenentzako eta etxebizitzen alokairurako lerroenak. Lehenengo bien kasuan, ebazpen proposamenak izanik, 10 eguneko alegazio epea egon da, baina ez da halakorik izan, eta, beraz, erabakia finkoa da; hirugarrenaren kasuan, erabaki finkoa da argitaratu dena.

2023-2024 ikasturtean euskara ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntza

40 lagunek eskatu zuten dirulaguntza, 41 ikastarotarako: guztiei aitortu zaie dirulaguntza jasotzeko eskubidea, eta, denera, 22.033,21 euro banatuko dira.

Ebazpena PDFn deskargatzeko lotura: hemen.

2023-2024 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz egin dituztenentzako dirulaguntza

21 lagunek eskatu zuten dirulaguntza, eta guztiei aitortu zaie hori jasotzeko eskubidea. Denera, 3.491,25 euro banatuko dira.

Ebazpena PDFn deskargatzeko lotura: hemen.

Etxebizitzen alokairurako 2024ko dirulaguntza

7 lagunek eskatu zuten dirulaguntza: lau onartuak izan dira, eta gainerako hiruak ez (bi epez kanpo eskatu zirelako, eta bat bizikidetza unitateak diru-sarrerak gainditzen zituelako). Guztira, 8.000 euro banatuko dira.

Ebazpena PDFn deskargatzeko lotura: hemen.