Publicador de contenidos
Atrás 92 babestutako etxebizitza, Usurbildarron neurrira
07·07·2017
Usurbilgo Udaleko Plenoak, 2017ko ekainaren 27an egindako bilkuran, Usurbilgo A-59 (Ugartondo) Eremuan eraikiko diren 46 etxebizitza tasatu eta babes ofizialeko 46 etxebizitza, garaje eta trastelekuen esleipenerako oinarriak behin betikoz onartu zituen.
Esleipen prozesuan parte hartzeko eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da: 2017ko uztailaren 8tik 27ra arte, biak barne.
Etxebizitza tasatuak: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko iragarkia (2017/07/07)
Babes ofizialeko etxebizitzak: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko iragarkia (2017/07/07)