Publicador de contenidos

4G berriarekin abiadura azkarragoa eta mugikorren kobertura hobea iritsiko da Usurbilera

Telefonia mugikorrean lan egiten duten operadoreak 4G zerbitzuak eskaintzen hasi dira Usurbilen, 800MHz frekuentzian. Teknologia berri honen bitartez, Usurbildarrek abiadura azkarragoak izango dituzte mugikorretako datuen konexioetan, eta horretaz gain, eraikuntza barruetako kobertura hobetuko da

09·08·2016


Telefonia mugikorrean lan egiten duten operadoreak 4G zerbitzuak eskaintzen hasi dira Usurbilen, 800MHz frekuentzian. Teknologia berri honen bitartez, Usurbildarrek abiadura azkarragoak izango dituzte mugikorretako datuen konexioetan, eta horretaz gain, eraikuntza barruetako kobertura hobetuko da.

TDT telebista konexioarekin arazoak sortu ez daitezen, operadoreek Llega800 izeneko erakunde bat jarri dute martxan, erakunde honek bermatuko duelarik sortu daitezkeen arazoen konponketa telebistaren konexioan.

 

Abantaila nagusiak: kobertura gehiago eta hobea

4G sarearekin, zerbitzu eta aplikazio berrientzako atea zabaldu da, eta deskargarako abiadura asko hobetu du, hala nola argazkiak bidaltzeko, datuak jaso nahiz bidaltzeko, edota bideojokoetan abiadura hobea lortzeko. Gainera, 800MHzko bandan lan egiten duen 4G konexioak kobertura handiago du, eta horrela, eraikuntzen barruko kobertura ere hobea izango da.

 

Bateragarritasuna bermatzeko

Llega800 erakundea izango da bermatuko duena 4G konexio berria eta TDT telebista seinalearen artean sortu daitezkeen arazoak.

Helburu hau lortzeko, Llega800 erakundeak zerbitzu desberdinak eskainiko dizkio herritarrari dohainik; herritarrak informatuko ditu eskutitz baten bitartez, eta herritarrek bere telebistako antenaren egokitze lanak eskatu ahal izango dituzte guztiz dohainik. Eta bestetik, herritarren zalantzak eta arazoak erantzuteko ardura ere hartuko du.

Zerbitzu hauek kudeatzeko, herritarren eskura jarri dute doako telefonoa (900 833 999) eta web orri bat: www.llega800.es. Edozein zalantza bertan argitu ahal izango dira.