Publicador de contenidos
Atrás 25 urte bete ditu Usurbilgo Prestakuntza Eskolak
07·04·2016

Honela Hezkuntzako Lanbide Heziketako sisteman integratu da eta Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutu publikoa izatera pasa da. Horretarako Usurbilgo Udalak eskumen honen eskuordetzea jaso du Hezkuntzatik, 4 urtetarako sinatu den akordio baten bitartez.
Aldaketa nabarmena zera da, institutu honetan ikasten duten gazteek aukera edukiko dutela DBHko titulua lortzeko batetik eta Erdi Mailako Lanbide Heziketara promozionatzeko bestetik.
Hala ere, orain dela 25 urte programa pilotu bezala sortutako hark eta gaur eguneko honek, zerbait dute amankomunean: gaztea jartzen da egitasmoaren erdian, kontutan hartuz bere bizi-momentua, hau da nerabezaroa, eta bere beharrak; bestetik, garrantzia berezia ematen zaio hezitzaileen talde lanari eta hauen inplikazioari gazte hauen garapenean.
Lanbidea da beste alde egitasmo honen ardatza, gaztea motibatzeko erabiliko den aitzakia. Horretarako, Lanbidetik abiatuta artikulatuko dira ikaskuntza arautuak eta heldutasuna lortzeko estrategia metodologikoak.
Esan behar da, egiteko modu honek emaitza onak eman dituela, batzuk ikasturtea amaitutakoan neurgarriak izango direnak, hau da, ikasleek DBH titulua lortzea, erdi mailako ziklo batean jarraitzea edo lan-munduratzea. Eta beste batzuk, neurtzeko zailagoak direnak, baina ez horregatik garrantzi gutxiagoakoak, hau da, gazte hauen heldutasun pertsonala areagotzearena.
2.-USURBILGO OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO EGITASMOA
Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketa hiru ziklotan sailkatzen da:
1.- Oinarrizko Lanbide Heziketa.
2.- Erdi – Mailako Lanbide Heziketa.
3.- Goi – Mailako Lanbide Heziketa.
1.- Oinarrizko Lanbide Heziketa:
Usurbilgo Udalak Lanbide Heziketako ziklo hau emateko eskumena du. Beraz, 2015/16 ikasturtean, Udal – titulartasuneko ikastetxe publiko izatera pasa da. Usurbilgo Udalak eskaintzen dituen oinarrizko lanbide heziketako espezialitateak bi dira:
-
Oinarrizko titulua ile-apainketa eta estetikan
-
Oinarrizko titulua sukaldaritza eta jatetxe-arloan
Ikastaro hau nori zuzendua dago? DBH ikasketetatik Lanbide Heziketara pasa nahi duten gazteei. DBH amaitu ez baino formazio aldaketa bat nahi-behar duten gazteei.
1.1.1. Sarrera baldintzak:
a. ) Hamabost urte beteta izatea, edo ikasturte horretako urte naturalean betetzea, eta sartzeko
unean eta ikasturte horretako urte naturalean hamazazpi urte baino gehiago ez izatea.
b.) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila egina izatea edo, salbuespen
moduan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila egina izatea.
c.) Irakasle taldeak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzeko proposamena egin
izana guraso edo legezko tutoreei.
1.2. Programaren helburuak:
a.- ) Hezkuntza sisteman aurrera jarraitzeko prestakuntza ematea:
a.a.- ) Erdi – maila egiteko aukera zuzena.
a.b.- ) DBH Graduatua lortzeko ( 2018 urte arte ) aukera eskaintzea.
b.-) Gazteek bizitza aktiboan parte har dezaten ahalbidetzea eta lan–munduratzea. Oinarrizko eragiketak egiteko Profesionaltasun – Ziurtagiria jasotzen dute, 1 kualifikazio maila duena.
c.- ) Gazteen heldutasun pertsonala bultzatzea eta areagotzea, gizarte kultur anitz eta demokratiko batean pertsona gisa erabat garatu daitezen.
1.3. Zikloaren planifikazioa:
-
Iraupena: 2 ikasturte
-
Hasiera data: 2016 / 09 / 01
-
Amaiera data: 2018 / 06 / 30
-
Orduak, guztira: 2.000
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera. 08:30 – 14:30
1.4. Programaketaren antolaketa:
Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloek honako modulu hauek eskainiko dituzte:
1. ikasturtea: 990 ordu
- Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren gaitasun-unitateekin lotzen diren moduluak. Ile-apainketa eta Estetika I // Sukaldaritzan eta Jatetxe-arloa I
- Bloke komunekin lotutako moduluak, etengabeko irakaskuntzaren gaitasunak eskuratzea lagunduko dutenak. ( Komunikazioa eta Gizarte Zientziak I // Komunikazioa eta gizartea I // )
- Zeharkako lanbide – moduluak. Laneko arriskuen prebentzioa, kalitatea, Ingurumenaren errespetua,.....ea.
- Tutoretza eta orientazio pertsonala I
2. ikasturtea: 750 ordu + Enpresetan praktikak 260 = 1.010 ordu
- Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren gaitasun-unitateekin lotzen diren moduluak. Ile-apainketa eta Estetikan II // Sukaldaritzan eta Jatetxe-arloa II
- Bloke komunekin lotutako moduluak, etengabeko irakaskuntzaren gaitasunak eskuratzea lagunduko dutenak. ( Komunikazioa eta Gizarte Zientziak II // Komunikazioa eta gizartea II// )
- Zeharkako lanbide – moduluak. Laneko arriskuen prebentzioa, kalitatea, Ingurumenaren errespetua,.....ea.
- Laneko Prestakuntza eta Orientazioko lanbide-moduluak.
- Tutoretza eta orientazio pertsonala II
- Lantokiko Prestakuntzako lanbide - modulua. (260 ordu).
1.5. Lorturiko emaitzak ( 2014 – 15 ikasturtean ):
Lehenengo maila:
-
Ile – apainketa laguntzailea: Lehenengo maila gainditu eta bigarren mailan matrikulatuak dauden ikasleak: 11
-
Sukaldari – zerbitzari langilea: Lehenengo maila gainditu eta bigarren mailan matrikulatuak dauden ikasleak: 15
-
Guztira: 26 ikasleak ( 13 neska , 13 mutil )
Bigarren maila:
-
Ile – apainketa eta Estetika: DBH Graduatua lortu duten ikasleak: 8 // Praktikak amaitu ondoren lana lortu duten ikasleak: 4 // Erdi - mailako ziklo batean matrikula egin duten ikasleak: 6 // EPA-n matrikula egin duten ikasleak: 2 // Goi mailako sarbide froga prestatuko duen ikaslea: 1
-
Sukaldaritzan eta Jatetxe-arloa: DBH Graduatua lortu duten ikasleak: 3 // Praktikak amaitu ondoren lana lortu duten ikasleak: 6 // Cebad-en matrikula egin duten ikaslea: 1 // EPA-n matrikula egin duen ikaslea: 1 // Sukaldaritzako ikastaroak ( Lanbide ): 2 // Erdi maila. Sukaldaritza: 1
-
Guztira: 23 ikasle ( 13 neska eta 10 mutil )
Udala eta enpresen arteko praktika – hitzarmenak:
2014 / 15 ikasturtean, Usurbilgo Udalak, 23 enpresekin praktika – hitzarmenak sinatu zituen. Baina, 25 urte hauetan, Usurbilgo Udalak, enpresa gehiagorekin hitzarmenak sinatu izan ditu.
- Sukaldaritza, gozogintza: 43 enpresa baino gehiagorekin praktika – hitzarmenak sinatuak.
- Ile – apainketa , estetika: 49 enpresa baino gehiagorekin praktika – hitzarmenak sinatuak.
Herriko elkarteekin kolaborazioa: Usurbilgo herriarentzat baliabide bat izan nahi dugu:
-
Oinarrizko titulua sukaldaritza eta jatetxe-arloan:
- Udarregi Ikastola eguna. Bazkaria
- Kilometroak 2015 Usurbil. Luntx
- Korrika. Bazkaria
- Pelex. erakusketa ( Sutegin ). Luntx.
- Orbeldi dantza taldea. Bazkaria
- Udala. Luntx.
- Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileak. Bazkariak.
- Eguneko zentroak ( Santu Enea,..). Gozoak
- Eta abar.
-
Oinarrizko titulua ile-apainketa eta estetikan:
- Udarregi ikastola. Inauteriak.
- Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileak. Proiektu - errealak.
- Ikasleen guraso eta familikoei proiektu- errealak
- Eta abar.
1.6. Matrikulazio aldia:
- Aurre matrikula: Maiatzaren 25etik ekainaren 5era.
- Lehenengo mailako matrikula: Uztailaren 16tik 21era (biak barne). Plaza hutsak izanez gero uztailak 22 eta 23
- Bigarren mailako matrikula. Ekainaren 16tik uztailaren 6ra
Behin taldeak osatuta, irailaren 1etik urriaren 15era arte, plazak izanez gero, taldeak osatu arte ikasle berriak matrikulatu ahal izango dira.
1.7. Balorapena:
Ona da. Arrazoi ezberdinengatik DBH ikasketekin jarraitu ezin duten ikasleei alternatiba – baliabide errealak eskaintzen dizkio Usurbilgo Udalak.
1.- Pertsonekin lan egiten dugu (nerabeekin )
2.- Heldutasun pertsonala lantzen – garatzen saiatzen gara. Auto-estimua, motibazioa, konfiantza bere buruarengan, errespetua ( norbera eta besteengan ), enpoderamendua, .....................jarrera eta lan – ohiturak.
3.- Baliabide errealak eskaintzen dizkiegu: Lortzen duten titulua ofiziala da.
- Erdi – mailako zikloetara sarbide zuzena
- DBH Graduatua lortzeko aukerak.
- Lan – inserziorako aukerak ( Lanbide Kualifikazioa: 1 )
4.- Bi urte gurekin ibili ondoren, ikasle gehienek bere bidea bilatzen dute ( pertsonala, ikasketak, lana,..).
3.7. Usurbilgo Udala eta enpresen artean gauzatutako lankidetza – akordioak :
Lantokiko prestakuntza-modulua garatzeko, enpresa-ikastetxearen arteko lankidetza-akordioa 2014-15 ikasturtean
ILE – APAINKETA ENPRESAK 2014 – 15 ikasturtean
|
ILEAPAINDEGI ENPRESAK |
HERRIA |
|
1.- Lody´s ileapaindegia |
Pasaia |
|
2.- Francis Maiso |
Donostia |
|
3.-Riccio |
Lasarte-Oria |
|
4.- Arantza ileapaindegia |
Zarautz |
|
5.- Marta G. |
Donostia |
|
6.- Kyoko |
Tolosa |
|
7.- Silvia Mingo Alonso |
Donostia |
|
8.- Iñigo Izagirre Darceles |
Irun |
|
9.- Arans |
Hernani |
|
10.- Brotons |
Donostia |
|
11.- Area 2000 |
Tolosa |
|
12.- Zumintza |
Orio |
|
13.- Rosarito Lanciego |
Donostia |
SUKALDARITZAKO ENPRESAK 2014 - 15
|
SUKALDARITZAKO ENPRESAK |
HERRIA |
|
1.- Araeta sagardotegia, SL |
Zubieta |
|
2.- Otzarreta jatetxea |
Zarautz |
|
3.- Atxega Jauregia |
Usurbil |
|
4.- Lamitegi, SL |
Lasarte - Oria |
|
5.- Euromar |
Zarautz |
|
6.- Marina Berri |
Zumaia |
|
7.- Artzabal |
Usurbil |
|
8.- Goiegi |
Lasarte - Oria |
|
9.- Basusta |
Zumaia |
|
10.- Sukalde - Kultura |
Donostia |
2014 / 15 ikasturtean, Usurbilgo Udalak, 23 enpresekin praktika – hitzarmenak sinatu zituen. Baina, urte guzti hauetan, Usurbilgo Udalak, enpresa gehiagorekin hitzarmenak sinatu izan ditu. Besteak beste, honako hauekin:
ILE- APAINKETA ETA EDERGINTZA ENPRESAK
|
ILEAPAINDEGI ENPRESAK |
HERRIA |
|
1.- Izarra |
Zarautz |
|
2.- Iñaki |
Gros. Donostia |
|
3.- Agust |
Antigua. Donostia |
|
4.-Irastorza |
Donostia |
|
5.- Aitor |
Tolosa |
|
6.- Noventa Grados |
Donostia |
|
7.- Begoña Urbieta |
Zarautz |
|
8.- Isabel Uzkudun |
Lasarte-Oria |
|
9.- Broton´s |
Donostia |
|
10.- Estudio, 17 |
Gros. Donostia |
|
11.-Shock. |
Orio |
|
12.- Kiribil. |
Zarautz |
|
13.- Jean Louis David. |
Usurbil |
|
14.- Elisabeth. |
Lasarte-Oria |
|
15.- Esparza. |
Errenteria |
|
16.- Aran`s. |
Hernani |
|
17.- Metxak. |
Zarautz |
|
18.- Marta G. |
Donostia |
|
19.- Look. |
Zarautz |
|
20.- Esther. |
Donostia |
|
21.- Kimu. |
Hernani |
|
22.- Josune. |
Tolosa |
|
23.- Akira. |
Gros. Donostia |
|
24.- Gabriela. |
Pasaia |
|
25.- Arantxa. |
Hernani |
|
26.- Koxka. |
Tolosa |
|
27.- Pilar Moreno. |
Lasarte |
|
28.- Naikari |
Tolosa |
|
29.- Colors |
Urnieta |
|
30.- MJM |
Donostia |
|
31.- Oscar PH |
Donostia |
|
32.- Guipuzcoa Peluqueros |
Errenteria |
|
33.- Maria Jesus Etxeberria |
Donostia |
|
34.- Mari Karmen Aierbe |
Donostia |
|
35.- Begoña Iturrioz |
Donostia |
|
36.- Imak |
Donostia |
|
37.- Elise |
Donostia |
|
38.- Elise Junior |
Donostia |
|
39.- Xabier Erauskin |
Donostia |
|
40.- Denok ( estetika ) |
Donostia |
|
41.- Intza |
Usurbil |
|
42.- Francis Maiso |
Donostia |
|
43.- Paki Tolosa |
Donostia |
|
44.- Kixkur |
Donostia |
|
45.- Zineli |
Donostia |
|
46.- Iñaki Sagarzazu |
Donostia |
|
47.- Imak |
Donostia |
|
48.- Maiz |
Donostia |
|
49.- NEIE |
Zarautz |
|
Eta abar |
|
SUKALDARITZA ETA GOZOGINTZA ENPRESAK
|
SUKALDARITZAKO ENPRESAK |
HERRIA |
|
1.- Euromar |
Zarautz |
|
2.- Otzarreta |
Zarautz |
|
3.- Goiegi |
Lasarte-Oria |
|
4.- Branka Bat 2003, SL |
Donostia |
|
5.- Zelai-Txiki |
Donostia |
|
6.- Txitibar taberna. |
Andoain |
|
7.- Etxeberria Hiru jatetxea. |
Andoain |
|
8.- Olarrondo jatetxea. |
Usurbil |
|
9.-Altxerri jatetxea. |
Orio |
|
10.- Araeta jatetxea. |
Donostia |
|
11.- Atxega Jauregia |
Usurbil. |
|
12.- Hotel Londres. |
Donostia |
|
13.- Saltxipi. |
Ate gorrieta. Donostia. |
|
14.- Saltxipi. |
Txoko – Alde.Usurbil. |
|
15.- Sastarrain. |
Zestoa. |
|
16.- Galerna |
Orio |
|
17.- Aitan - Etxe |
Zarautz |
|
18.- Zuberoa |
Oiartzun |
|
19.- Aisia hotela. Aisia Orio. hotel talasoterapia, sl hondartza |
Orio |
|
20.- Zumeta |
Txoko – Alde. Usurbil |
|
21.- Lagunak erretegia |
Zarautz |
|
22.- Xumuxua jatetxea, SL |
Mendaro |
|
23.- Kutxa Espacio. |
Aiete. Donostia |
|
24.- HK 10 Hotela. Kafetegia, SL |
Urnieta |
|
25.- Aramendia obradorea |
Errenteria |
|
26.- Club Naútico de pesca de Getaria. |
Getaria |
|
27.- Zaldua Hotela |
Lasarte - Oria |
|
28.- Antziola obradorea |
Hernani |
|
29.- Ulia obradorea |
Donostia |
|
30.- Dover obradorea |
Donostia |
|
31.- Labeak obradorea |
Donostia |
|
32.- Beti – lan obradorea |
Donostia |
|
33.- Hotel Amara Plaza |
Donostia |
|
34.- Dana - Ona |
Zubieta |
|
35.- Lanciego jatetxea |
Donostia |
|
36.- Labe - Goxo |
Donostia |
|
37.- Iturralde jatetxea |
Hernani |
|
38.- Barrenetxe obradorea |
Donostia |
|
39.- Amaia obradorea |
Donostia |
|
40.- Ezeiza obradorea |
Tolosa |
|
41.- Maykar jatetxea |
Usurbil |
|
42.- Artzabal |
Usurbil |
|
43.- Garoa |
Lasarte-Oria |
|
Eta abar |
|
