28·05·2021
Tokian tokiko jaieguna tokiko erakundeak finkatzen du. Usurbilgo jaieguna, beraz, udalak finkatu behar du. Aurreko urteen ildotik, 2022an uztailaren 2a izango dugu udalerriko jaieguna, Santixabel eguna. Hala erabaki dute maiatzeko osoko bilkuran, aho batez.