Publicador de contenidos
27·11·2020
2021ean ez dira igoko tasak eta zergak: halaxe erabaki du udal-gobernuak, Covid19aren ondorioak tarteko. 2020koak mantenduko dituzte: indarrean daudenez, ez da bestelako tramite administratiborik egin behar. Egutegi fiskalean moldaketaren bat egin dute, epemugaren bat jaiegun edo asteburuan egokitzen den kasuetan: azaroko osoko bilkuran onartu dute EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin; PSE-EEk abstentziora jo du.
Udaleko kontu hartzaileak plenoan azaldu duenez, udalbatzaren erabakia GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera bidaliko dute, eta datozen egunetan argitaratzea aurreikusten da. Horren ostean, jendaurrean izango da egutegi fiskala 30 laneguneko epean: tarte horretan alegaziorik jartzen ez bada, behin betiko onartuta geldituko dira epe hori pasatutakoan.
Deskargatzeko: 2021eko egutegi fiskala.