Noticias
Atrás

2020ko San Joan suetarako irizpideak

Covid19-a dela eta, Usurbilgo Udaletik jakinarazten da aurten ez dela San Joan su publikorik izango Usurbilen.

18·06·2020


Covid19-a dela eta, Usurbilgo Udaletik jakinarazten da aurten ez dela San Joan su publikorik izango Usurbilen; Kalezarreko San Joan sua ez da izango. Hortaz, eginez gero, norbere ardurapean egingo dira, eta, beti ere, gogorarazten da hurrengo irizpideak jarraitu beharko direla.

  • Covid19-a dela eta, osasun eta segurtasun sailek ezarritako irizpidek orokorrak jarraitu behar dira.
  • San Joan suak eginez gero, irizpide hauek jarraitu behar dira:
    • Ez bota sutara material erregairik (gasolina, pinturak, disolbatzaileak, etab...)
    • Ez bota pneumatiko edo kautxuaren ondoriozko beste materialik.
    • Ez bota plastikozko materialik.
    • Ez bota inolako aerosolik (espraidun produktuak).
    • Ez bota etxetresna elektrikorik.
    • Sua erabat iraungitzen dela ziurtatu.
    • Sua erreta, ez dela berpiztuko ziurtatu.