Publicador de contenidos

Atrás 2017rako diru laguntzen deialdia ireki du Usurbilgo Udalak

Kultura, Gizartegintza, Kirola, Nekazaritza eta Ingurumen egitasmoetarako dirulaguntzez gain, aurten Igogailuen instalazioetarako ere 10.000 euroko diru partida zabalduko du Udalak.

14·02·2017


Usurbilgo Udalak 2017 urteari dagozkion diru laguntzen deialdi orokorra ireki du dagoeneko. Diru-laguntza hauek norgehiagoka erregimenean erabakiko dira eta 168.000 euroko diru partida erabiliko du Udalak zeregin horretan. Dagokion arloko teknikariak diru-laguntza eskariak aztertu ondoren, txostena egin eta dagokion Batzordera eramango du, honek txostena kontuan hartuta, bere iritzia eman dezan. Diru laguntzak Kultura, Gizartegintza, Kirola, Nekazaritza, Ingurumena eta Igogailuen instalazioen arloetara bideratuko dira.

Kultura arloko dirulaguntzetarako, 80.000 euro erabiliko dira, 2017an kultura arloan egitasmoak burutuko dituzten erakunde publiko, pribatuei zein pertsonei zuzenduta. Kirolean 46.000 euro erabiliko dira zeregin horietarako. Gizartegintzarako, berriz, 12.000. Nekazaritza eta Ingurumen ekintzetarako 10.000 euro bideratuko dira. Azkenik, eta berritasun modura, aurten Igogailuen instalazioetarako 10.000 euroko diru partida ireki du Udalak.

Udaleko Erregistro Nagusian

Nekazaritza eta Ingurumen dirulaguntzak 2016an zehar burututako ekintzei eragiten diete, eta ez 2017koei. Igogailuen laguntzei dagokionez, instalazioak 2016ean jaso beharko luke Usurbilgo Udalak emandako obra amaiera ziurtagiria, eta balizko onuradunek sei hilabeteko antzinatasunarekin erroldatuta egon eta bertan bizi beharko dute. Horrez gain, udalerri berean igogailua duen bigarren etxebizitzaren jabe ez izatea beharrezkoa izango da. Diru laguntza honetarako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko dira eskariak. Eskaera bakoitzeko diru laguntza, gehienez, 1.000 eurokoa izango da.

Diru laguntza ezberdinetan izena emateko, Udaleko Erregistro Nagusira zuzendu beharko da hurrengo dokumentuekin: Dirulaguntza eskaera formalizatua, eskatzailearen NAN fotokopia, Elkartearen Estatutuak (hala badagokio), Gizarte Segurantzako zein Ogasuneko betebeharrak egunean egotearen egiaztagiria, beste dirulaguntza eskabideen aitorpena, elkarteak ez duela inor baztertzen adierazten duen agiria, emakume eta giztonen berdintasunari lotutako ziurtagiria eta ekintzei buruzko fitxak.

 

KULTURA

Deialdia eta oinarriak (GAO 2017/02/13)

* Eskaerak aurkezteko epea: 2017/03/13

- Diru-laguntzen Batzordearen ebazpena (GAO )

* Alegazioak aurkezteko epea:

- Behin betiko erabakia (GAO )

KIROLA

Deialdia eta oinarriak (GAO 2017/02/13))

* Eskaerak aurkezteko epea: 2017/03/13

- Diru-laguntzen Batzordearen ebazpena (GAO )

* Alegazioak aurkezteko epea:

- Behin betiko erabakia (GAO )

GIZARTE ONGIZATEA

Deialdia eta oinarriak (GAO 2017/02/13)

* Eskaerak aurkezteko epea: 2017/03/13

- Diru-laguntzen Batzordearen ebazpena (GAO )

* Alegazioak aurkezteko epea:

- Behin betiko erabakia (GAO )

INGURUMENA

Deialdia eta oinarriak (GAO 2017/02/13)

* Eskaerak aurkezteko epea: 2017/03/13

- Diru-laguntzen Batzordearen ebazpena (GAO )

* Alegazioak aurkezteko epea:

- Behin betiko erabakia (GAO )

NEKAZARITZA-ABELTZAINTZA

Deialdia eta oinarriak (GAO 2017/02/13)

* Eskaerak aurkezteko epea: 2017/03/13

- Diru-laguntzen Batzordearen ebazpena (GAO )

* Alegazioak aurkezteko epea:

- Behin betiko erabakia (GAO )

IGOGAILUAK INSTALATZEA

Deialdia eta oinarriak (GAO 2017/02/13)

* Eskaerak aurkezteko epea: 2017/05/14

- Diru-laguntzen Batzordearen ebazpena (GAO )

* Alegazioak aurkezteko epea:

- Behin betiko erabakia (GAO )